XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1 Entzun eta errepikatu abisua emateko esaldi hauek.

Kontuz ibili, bada!

Bidetik kanpo ez ipini, gero!

Kontuz ibili, e! Pasatu gabe.

Ez pasatu, gero!

Et, Et, Et,... argi ibili, e!

Baina kontuz, e!

Kontuz elefantearekin!

2 Zer esango zenuke egoera hauetan? Eman abisuak.

a) Zure ondoan morroi bat dantzan dago, baina denbora guztian bultzaka eta zapaltzen ari zaizu.

b) Hondartzan haitzetan zaudete.

Zure laguna haitzetik haitzera korrika dabil.

Haitzetan laprast egin daiteke.

c) Ume txiki bat, trenean, burua leihotik ateratzen ari da.

d) Planeta mahaiaren bazterrean dago.

Maddalen ez da konturatu.

e) Gontzal pastel guztiak jaten hasi da, bai bereak, bai besteenak.

f) Marian, labana bat eskuan, tontakeriak eginaz dabil.

g) Julen eta Antxon elkarri ura botatzen hasi dira.

Azkenean zu ere bustitzen hasi dira.

h) Etxe bat egiten ari dira.

Agure bat, konturatu gabe, garabiaren azpitik pasatzen ari da.

Arriskua dago.

3 Eman aginduak hitzak eta irudiak konbinatuz.

eser(i)
edan
saka(tu)
igo
etzan
azpimarra(tu)
jaiki
ihes egin
bil(du)
friji(tu)

zaitez
zaitezte
ezazu
itzazu
ezazue
itzazue